XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Monopolioen kontrako borroka gogor eta egikorra eskatzen du Erromako Itunak; baina, erresuma desberdinen artean harremanak herstuagotuala, monopolioak gero eta sendoago ageri dira, baita trust eta cartel elkargoak ere.

Adibidez, elektronika industria bost firmek menderatzen dute, kimia-eremua beste bostek, petrokimiarena lauren artean, e.a.

Hallstein batzordea sortu zen monopolioen kontrako salakuntzei erantzuteko.

1963-an, esate baterako, 36.000 salakuntza jaso zituen enpresa ttikietatik eta 1964-ean oraino salakuntza horietako bati buruz hauzi-erabakia hartu gabe zegoen.

Agerian dago, Erromako Itun honen egitasun falta.

Merkatu Batua monopolioko kapitalismoaren frutu iluna dela dio frantziar idazle batek, monopolioen arteko norgehiagokak sortarazi eta aurrera eramango duen merkatua.

Baina europar ekonomiaren bateratze honetan, orekarik ezaren sorburu denak oraino estali gabe dagoz, eta luzera baino lehen egoera larrian jar lezakete elkartasun hau.

Sistima barneko kontraizateak edozein unetan berriro azalera bait daitezke.

Europa osoan inbertsioak arautu ezean, berehala sor lizazkioke sistimari nahaste eta istiluak, anarkia horren frutu.

Aurren aurrena, neokapitalismoak bere burua zuritu nahiean aitortzen duenari erasotzen dio Ezker Berriak.

Ameriketarren kapitalismoak, batez ere, zera esaten du,(...).